Txintxiburduntzi eguna!! Febrero 16, 2009
Atzo,igandean, gure ikastetxeko haurrak eta gurasoak txintxiburduntzi eguna ospatu zuten herrian. denak makila, txorizo eta urdaiazpiko apurbat harturik bertako auzo batera joan ziren, bertan sua egin eta jateko.
txintxiburduntzi eguna orain dela urte askotako ohitura bat da. Inauteriak baino bi aste lehenago ospatzen den azpaldiko ohitura bat da eta eskolan ohitura hau mantentzen jarraitzen dute gurasoekin batera.

2. Mintegia Febrero 2, 2009
epa!!1 zln praktiketan? ni oso gustora. bueno hemen dau nire bigarren mintegiko lana. asko kostat baina azkenean lortu dot blogean jartzen.
ondo pasa eta ikusiko gara!!!
Goiz Laburra!!! Enero 28, 2009
Gaur ikasgelara sartu eta tutoreak esan dit lehenengo ordua libre dudala ordutegi aldaketa bat dela eta. Ikasleak gorputz hezkuntza egitera joan dira eta tutorea eta ni irakasle gelara joan gara hurrengo ikasgaierako materiala prestatzen.
Behin gorputz hezkuntza bukatuta, txanela ikasgaiarekin hasi dira. Bertan lehen gizakia lantzen dabiltza, gaur zer jaten zuten landu dute hain zuzen ere.
Hau izan da gaurko goiza!!
Ikusten duzuen moduan goiza azkar pasatzen da.
Dima Herri Ikastetxean praktiketan!!! Enero 13, 2009

iapa!!
Askok jakingo dozuen moduan,Dimako eskolan praktikak egiten hasi naiz.Lehenengo mailako klasean nago 14 ikaslekin. hemetik aurrera joango naiz nire lantxoak hemen jartzen.
besta barik!!!
ondo segidu!!!



